oroimena ala ia ezer ez
DENBORA
sábado, 7 de enero de 2012
martes, 3 de enero de 2012
sábado, 26 de noviembre de 2011
domingo, 13 de noviembre de 2011
BIZITZA HELDU DA ETA ZURE BEGIAK DITU
Bizitza heldu da eta zeure begiak ditu.
Euskal arazoak irauten du
eta Europakoak
eta Ameriketakoak
eta Afrikan bada arazo pilo bat
eta Ozeanian bi bakarrik,
bata bestea baino garrantzitsuagoak.
Baina garrantziak ez du garrantzirik orain
larruak dirauen artean.
Ez diezagutela jaurti gerla kronikarik
( nahikoa da geure gela kronika)
ez Kimikaren behin betirako pott egitearen albistea…
Munduko arazorik larriena zara,
fisika guzien gainetik eta kimika guzien azpitik ,
bataila guzien ama.
Eta publikoki aitortu dut guzi hau,
amodioa ez delako
(baten batek uste duenez)
bi edo hiruren gauza,
amodioa denon arazoa da
BIZI BERRI BAT, ZURETZAT, ZURETZAKO
-Kriston haizea dabil...
-Hegan egingo al dugu?
-Noski baietz, baina nora joan gaitezke ama?
-Nik dena ahaztu dut jada, edozein toki berria izango da niretzat.
-Goazen orduan gure mundura ama.
-Baaaaaaai.... Eta zer aurkituko dugu bertan?
-Zure oroimena ama, baina bakarrik zuk nahi dituzun oroitzapenak lapurtuko ditugu bertatik.
-Hegan egingo al dugu?
-Noski baietz, baina nora joan gaitezke ama?
-Nik dena ahaztu dut jada, edozein toki berria izango da niretzat.
-Goazen orduan gure mundura ama.
-Baaaaaaai.... Eta zer aurkituko dugu bertan?
-Zure oroimena ama, baina bakarrik zuk nahi dituzun oroitzapenak lapurtuko ditugu bertatik.
JOAN ZINEN BAINA HEMEN ZAUDE ORAINDIK
Joan zinen baina hemen zaude oraindik
zure gorputzak hala dio behintzat
zure begirada galduak kontrakoa dioen arren
Joan zinen baina hemen zaude oraindik
bakarrik utzi ninduzun
nahiz eta zurea ez den begiradak
hemen jarraitzen duen arren
Joan zinen eta ez dakit noiz arte
egongo zaren oraindik
oroimena galdu eta joan zinen
nik bitartean han jarraitzen dut
akordatzen...
zure gorputzak hala dio behintzat
zure begirada galduak kontrakoa dioen arren
Joan zinen baina hemen zaude oraindik
bakarrik utzi ninduzun
nahiz eta zurea ez den begiradak
hemen jarraitzen duen arren
Joan zinen eta ez dakit noiz arte
egongo zaren oraindik
oroimena galdu eta joan zinen
nik bitartean han jarraitzen dut
akordatzen...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


