DENBORA
domingo, 13 de noviembre de 2011
BIZITZA HELDU DA ETA ZURE BEGIAK DITU
Bizitza heldu da eta zeure begiak ditu.
Euskal arazoak irauten du
eta Europakoak
eta Ameriketakoak
eta Afrikan bada arazo pilo bat
eta Ozeanian bi bakarrik,
bata bestea baino garrantzitsuagoak.
Baina garrantziak ez du garrantzirik orain
larruak dirauen artean.
Ez diezagutela jaurti gerla kronikarik
( nahikoa da geure gela kronika)
ez Kimikaren behin betirako pott egitearen albistea…
Munduko arazorik larriena zara,
fisika guzien gainetik eta kimika guzien azpitik ,
bataila guzien ama.
Eta publikoki aitortu dut guzi hau,
amodioa ez delako
(baten batek uste duenez)
bi edo hiruren gauza,
amodioa denon arazoa da
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario